Gourmet gosariak eskaintzen dituen Lazkaoko kafetegi familiarra gara

GURE
FILOSOFIA

Bezeroarekin gertuko tratua izatea ezinbestekoa da guretzat eta gertutasun horrekin bere beharretara moldatzen gara detaile guztiak maitasun osoz zainduz. Beste ezaugarrietako bat konpromisoa da, konfiantza osoa transmititzea gustatzen zaigu.

Hirutxokon gehien maite duguna gure ideia berriekiko jendeak duen harrera ikustea da eta aldi berean, gure negozioak nola eboluzionatzen duen bizitzea. Horretarako, berrikuntza amaigabean egotea ezinbestekoa da guretzat. 

Pertsona langile eta asmo handikoak gara, hau da, beti daukagu hobetzeko gogoa eta gogo horri zuku guztia ateraz bideaz gozatu nahi dugu.

Gure negozioa betidanik izan da familiarra

HISTORIA

Aitona Abelinok jarri zuen martxan 1968an, hasiera batean supermerkatu bat zelarik. Gerora, osabak hartu zuen erreleboa patroi berdina jarraituz eta aurrerago gure amak eta izebak buelta berria eman zioten kafetegia sortuz. Azken aldaketa honen ostean, 9 urte beranduago, iritsi gara gu. Dagoeneko hirugarren belaunaldia gara eta horretaz harro gaudela esan dezakegu. Bezeroaren ohiturak eta bizi estiloak bultzaturik, negozioari freskotasuna eman diogu, gosari bereziagoetan espezializatuz. Garai berrietara moldatu gara, betiere, bertako produktu eta ekoizleekin lan eginez eta gure jatorria mantenduz.

hirutxokobi@gmail.com
T. 943 683 694

Uhaitz Kalea, 9, bajo
20210 Lazkao, Gipuzkoa

Pribatutasun politika eta lege oharra

Cookien politika

© 2023 – Hirutxoko